ILP ESKOLA INKLUSIBOA LAGUNTZEKO CROWDFUNDING

Kanpainaren %100 lortuta, esker mila!

Lagunak,

Berriz azken hitza gure ekimenari hasiera eman genueneko bera izan da: Eskerrik asko! Eusko Legebiltzarrak HEL ez onartzeak ekarri zigun galera ekonomikoa arintzea lortuko duzue. Proposatu genizkizuen 12.427 eurotara heltzearen helburua %100 bete da. Ez zegoen ezer irabazterik, baina zuen elkartasuna interes motzen gainetik egon da, eskuzabaltasuna berriro erakutsiz.

Oro har, HEL garatzeko 17.912 euro gastatu genituen (onartuz gero Legebiltzarraren diru laguntzarekin nahiko izango genuen). Zati bat Zubiak Erakiz plataformak jarri ditu, 4.500 euroetara helduz. Gainontzekoa posible izan da zuek, partikularren eta, batez ere, hasieratik babesa eman zeniguten erakundeen ekarpenei esker.

Segi dezagun gizarte eta hezkuntza bidezko eta solidarioa gure amesten eta egi bihurtzen.

Besarkada bat.

Zure donazioa

Kreditu edo debito txartelarekin egin dezakezu

Zuk edo zure elkarteak nahiago duzuen kopurua eman

Banku transferentzia bitartez

Kontu zenabia ES11 3035 0186 19 1860030077
Transferentziaren gaian “ILP Eskola Inklusiboa kanpaina”.

LAGUNDUKO DIGUZU ZORRAK KITATZEN EUSKO LEGEBITZARRAK LHI ESKOLA INKLUSIBOAREN EZTABAIDA ERREFUSATU IZANAGATIK?

Duela urte bat eta erdi gogor lan egiten hasi ginen LHE Eskola Inklusiboa Eusko Legebiltzarrera eramateko, Euskadiko eskola segregazioaren aurkako eta heziketa-inklusioboaren aldeko ekimena. Zubiak Eraikiz-ek eta aliatuok mobilizazioak, hitzaldiak, sinadura-bilketak, akordioak bultzatu ditugu.

Prozesuaren ondorioz, garrantzi handiko arazo sozial bat mahaiganeratu eta agerian jartzea lortu dugu  indar sozial eta sindikal desberdinen artean zeharko aldekotasuna eskuratuz. Bidea errespetu osoz eta sektarismotik aldenduta osatu dugu.

Pasa den urriaren 4an Eusko Legebiltzarrak LHE Eskola Inklusiboaren tramitazioaren aurka bozkatu zuen. Azken momentuan, legebiltzarrak jarritako betoak galarazi zuen gure herri ekimenak laguntza ekonomikoa jasotzea, herri ekimen legegileko euskal legearen 14. artikuluak hala diolako.

Gauzak horrela, erakunde eta norbanakoen partetik elkartasuna eta eskuzabaltasuna espero ditugu Herri Ekimenaren kudeaketak eta garapenak sortu dituzten zorrak kitzatzeko. +info.

EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAN KOHESIOA ETA BERDINTASUNA HOBETZEKO LHE

HERRI EKIMEN LEGEGILEA

Euskal hezkuntza sistema bi azpisistemaz osatua dago: publikoa eta pribatua; eta, gutxi gora behera, unibertsitatekoak ez diren ikasleen erdia dago sistema bakoitzaren barruan. Izaera kuantitatiboaren oreka ematen da, beraz, Europar Batasunean kasu bakarrenetakoa, baina egoera hori ez da hain orekatua aniztasunari ematen zaion erantzunaren banaketari eta sare batean eta bestean nagusi diren osagai sozioekonomikoei erreparatzeri badiegu; behintzat, orokorrean aztertuta.

GEHIAGO JAKITEKO

Jarraitu gaitzazu