EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAN KOHESIOA ETA BERDINTASUNA HOBETZEKO LHE

ZUBIAK ERAIKIZ parte hartze eta aldaketaren aldeko plataforma hiritarra da. Mugimendu hiritarra den heinean, oraingo statu quo aldatzearen alde dauden alderdi eta indar sozialen bateratzea dugu helburu. Uste dugu aldaketa inoiz baino premiazkoagoa dela eta hurbilduko dugula zatiketak gainditzeko eta hiritarrentzako atxikimendu zabaleko proposamenen inguruan batzeko gai bagara. LHE hau bi norabide horien adibidea saiatzen da izaten. Giza aldaketak proposatzeko abagunea da, honetan hezkuntza esparruan, eta hiritarrok alde agertzeko aukera paregabea daukagu.