Kanpainaren %100 lortuta, esker mila!
Lagunak,
Berriz azken hitza gure ekimenari hasiera eman genueneko bera izan da: Eskerrik asko! Eusko Legebiltzarrak HEL ez onartzeak ekarri zigun galera ekonomikoa arintzea lortuko duzue. Proposatu genizkizuen 12.427 eurotara heltzearen helburua %100 bete da. Ez zegoen ezer irabazterik, baina zuen elkartasuna interes motzen gainetik egon da, eskuzabaltasuna berriro erakutsiz.
Oro har, HEL garatzeko 17.912 euro gastatu genituen (onartuz gero Legebiltzarraren diru laguntzarekin nahiko izango genuen). Zati bat Zubiak Erakiz plataformak jarri ditu, 4.500 euroetara helduz. Gainontzekoa posible izan da zuek, partikularren eta, batez ere, hasieratik babesa eman zeniguten erakundeen ekarpenei esker.
Segi dezagun gizarte eta hezkuntza bidezko eta solidarioa gure amesten eta egi bihurtzen.
Besarkada bat.