Kanpainaren itxiera: Azken jakinarazpena

Kanpainaren itxiera: Azken jakinarazpena

Zubiak Eraikiz plataformak kanpaina bukatutzat ematen du, aldekotasuna eskertuz, ekimena positiboki baloratuz eta zorrak kitatzeko laguntza eskatuz

Zubiak Eraikiz herri plataformak eskola segregazioaren kontra eta eskola inklusiboaren aldeko  kanpainaren bukaeran euskal hiritarrei zera adierazi nahi die:

  1. Bihotzez eskertu nahi diegu lagun eta erakunde askori eman diguten babesagatik (EHIGE eta lurraldeetako gurasoen elkarteak, CCOO, STEILAS, HEIZE, Gasteizeko Euskal Eskolaren aldeko Plataforma, CGT, Elkarrekin Kooperatiba, Tamdem Fundazioa, Ibaiondoko Eskola Publikoaren aldeko Plataforma). Euren txaloak, lana, ahaleginak, aldekotasun publikoa, hainbat kasutan laguntza ekonomikoa eta sinadurei esker lortu dugu legebiltzarraren ateetatik pasatzea eta hemiziklora helaraztea segregazioaren kontrako oinarrizko proposamen batzuk. Gure eskerrona tramitazioaren alde bozkatu zuten alderdiei (EH Bildu eta Elkarrekin Podemos).
  2. Gure ekimenak gizartean, bereziki hezkuntza munduan, izan duen eragina oso positibotzat baloratzen dugu. Harro sentitzen gara lortutako hainbat lorpenekin: Gizartean larriki areagotzen ari den segregazio arazoa ageriago utzi dugu, aurrerantzean saihestezina izango den eztabaida marko bat sortu dugu, zeharkako aldekotasuna indar sozial, sindikal eta politikoen arten lortu dugu, errespetu osoz eta sektarismoetatik aldenduta bidea eginez. Guzti honengatik, emandako denbora eta ahaleginak ondo inbertituak izan direlakoan gaude.
  3. Eusko Legebiltzarraren erantzuna, ordea, etsigarria iruditu zaigu, proposamenaren tramitazio galaraziz, hiritarren ekimenei mezu gaiztoa helaraziz eta ekonomikoki zigortuz.
  4. Gauzak horrela, behartuta gaude lagunei eta erakundeei elkartasun deia egitera. Ekimenak sortu dituen gastuei aurre egiteko, legeak aurreikusten duen moduan, Legebiltzarreko dirulaguntzarekin kontatzen genuen. Tramitazioa bertan behera geratu denez, zorrak kitatzeko crowfunding (diru bilketa) kanpaina abian jarri dugu. Ekarpenak egiteko honako estekan egin daitezke.

Mila Esker

!