URRUN ALA HURBIL GAUDE? LAB SINDIKATUARI ERANTZUNA

LAB sindikatuak bere INFO baten bidez segregazioaren kontrako hausnarketa plazaratu du, non gure ILP aipatzen duen, zergatik babesik ez duten eman azalduz.

 

Lehenengo eta behin gure poza adierazi nahi dugu LABek egin duen segregazioaren kontrako aldarrikapen sendo honengatik. Penaz , hori bai, hartu dugu gure LHE desegokitzat ikustea (“segregazioaren arazoa konpontzen ez duten proposamenak ez ditugu sindikatu gisa babesten”), gure ekimenak segregazioaren murrizketaren helburuan gehitzen duela uste baitugu.

 

Gidatu gaituen printzipioa zera izan da: gehiengo sozial zabal baten atxikimendua lortzea eta horretarako “gutxieneko izendatzaile komuna” bilatu dugu, banandu ahal gaituzten hainbat gai alboratuz.

 

Egia da bilerak egin genituela LABeko ordezkari baten, zoritxarrez berandu samar heldu zirenak, aldaketak egiteko ahalbide gutxirekin. Horietan bi oztopo atera ziren.

 

Lehena, hizkuntza gaia izan zen. Zubiak Eraikiz bat dator LAB-ekin gaurko hizkuntz ereduen markoa segregatzailea dela, oso. Baina, murgiltze eredu bakarra proposatzeak askok erakartzen ditu, eta beste askok uxatzen ditu. Horrek, eta ez beste arrazoiek, eraman gaitu, oker ala ez, kanpoan uztera segregazio mota hau. Gainera, segregazioa, Gasteizetik haratago, D ereduko zentroak soilik dauden herrietan ere hedatuta dago.

 

Beraz, helburua da Legebiltzarrera heltzea gehiengo sozial baten aldekotasunarekin eta han eztabaida aberatsa eta emankorra izatea.

 

Bigarrena izan zen ikastolei berebiziko trataera ez ematea, bestelako itunpeko zentro pribatuetatik ez bereiztea. Honetan ez dugu ezer gehituko. Eztabaida historikoa da eta komentarioak soberan daude.

 

Bukatzeko, bi eskerron.

 

Lehenengoa, alde agertu diren erakunde guztiei zuzendua. Alde agertzeak ez du esan nahi erakunde bakoitzaren LHE denik. Batzuentzako motz gelditzen da, beste batzuentzat beste akats batzuk ditu. Baina ulertu dute LHE norabidea berean doala, kohesioaren norabidean. Adibidez, orain arte babesa eman diguten alderdi bateren kasuan argi esan dute hizkuntza gaia sartuko dutela Legebiltzarrera pasatzen denean, besteek, ordea, beste ekarpenak egingo dituztela. Horrek ez die galarazi alde agertzea.

 

Bigarren eskerrona LAB sindikatuari zunzenduta dago. Garbi utzi nahi dugu LABko postura zilegia dela eta zeharo errespetagarria iruditzen zaigula. Gainera benetan eskerrak eman nahi dizkiogu gure proposamenak bere egin dituelako eta afiliatuei gure LHEri aldekotasuna adierazteko askatasuna eman dielako. Ziur gaude askok horrela egingo dutela zeharkakotasun soziala areagotuz, giza gaiak lehenesteko.

 

Sentitu behar dugu guztiok batera arraun egiten dugula. Segregazio gaia ez da makala eta eraldatu nahi badugu gizarte zabal baten batasuna erakutsi behar dugu, indarrak gehituz, baztertu barik bakoitzak unean uneko ekarpenak egitea.

 

Segi dezagun 10.000 sinadura lortu arte!!!

 

 

ZUBIAK ERAIKIZ HIRITAR PLATAFORMA