ILP Eskola Inklusiboa Babestu

Lagunak,

Berriz azken hitza gure ekimenari hasiera eman genueneko bera izan da: Eskerrik asko! Eusko Legebiltzarrak HEL ez onartzeak ekarri zigun galera ekonomikoa arintzea lortuko duzue. Proposatu genizkizuen 12.427 eurotara heltzearen helburua %100 bete da. Ez zegoen ezer irabazterik, baina zuen elkartasuna interes motzen gainetik egon da, eskuzabaltasuna berriro erakutsiz.

Oro har, HEL garatzeko 17.912 euro gastatu genituen (onartuz gero Legebiltzarraren diru laguntzarekin nahiko izango genuen). Zati bat Zubiak Erakiz plataformak jarri ditu, 4.500 euroetara helduz. Gainontzekoa posible izan da zuek, partikularren eta, batez ere, hasieratik babesa eman zeniguten erakundeen ekarpenei esker.

Segi dezagun gizarte eta hezkuntza bidezko eta solidarioa gure amesten eta egi bihurtzen.

Besarkada bat.

ILP Eskola Inklusiboa
laguntzeko crowdfunding

12.587€
Jasotakoa 12.427€

91
ekarpenak

Jasotakoa0

Zure donazioa

Kreditu edo debito txartelarekin egin dezakezu

Zuk edo zure elkarteak nahiago duzuen kopurua eman

Banku transferentzia bitartez

Kontu zenabia ES11 3035 0186 19 1860030077
Transferentziaren gaian “ILP Eskola Inklusiboa kanpaina”.

LAGUNDUKO DIGUZU ZORRAK KITATZEN EUSKO LEGEBITZARRAK LHI ESKOLA INKLUSIBOAREN EZTABAIDA ERREFUSATU IZANAGATIK?

Duela urte bat eta erdi gogor lan egiten hasi ginen LHE Eskola Inklusiboa Eusko Legebiltzarrera eramateko, Euskadiko eskola segregazioaren aurkako eta heziketa-inklusioboaren aldeko ekimena. Zubiak Eraikiz-ek eta aliatuok mobilizazioak, hitzaldiak, sinadura-bilketak, akordioak bultzatu ditugu (Legebiltzarrera 17.000 sinadura eraman ditugu).

Prozesuaren ondorioz, garrantzi handiko arazo sozial bat mahaiganeratu eta agerian jartzea lortu dugu  indar sozial eta sindikal desberdinen artean zeharko aldekotasuna eskuratuz. Bidea errespetu osoz eta sektarismotik aldenduta osatu dugu.

Pasa den urriaren 4an Eusko Legebiltzarrak LHE Eskola Inklusiboaren tramitazioaren aurka bozkatu zuen. Azken momentuan, legebiltzarrak jarritako betoak galarazi zuen gure herri ekimenak laguntza ekonomikoa jasotzea, herri ekimen legegileko euskal legearen 14. artikuluak hala diolako. Artikulu honen arabera, bakarrik Legebiltzarraren babesa lortzen duten herri ekimen legegileei ematen zaie dirua. Araudi murritzailea dela eta, legezkotasun txostena pasatzea eta beharrezko sinadurak jasotzea ez da nahikoa, beste parlamentu batzuetan bezala. Honek kolokan jartzen du herritarren proposamenak eztabaidatzeko herri ekimen legegileak erabiltzea.

Gauzak horrela, erakunde eta norbanakoen partetik elkartasuna eta eskuzabaltasuna espero ditugu Herri Ekimenaren kudeaketak eta garapenak sortu dituzten zorrak kitzatzeko. Gastu horiek ordaintzea espero genuen, legean ezarritakoaren arabera, baldin eta ekimena errefusatu zuten alderdiek, tramitazioa soilik onartu izan bazuten.

Hauxe kanpainaren gastuen zerrenda laburtua (17.912€).

Zubiak Eraikiz Plataformak bere gain 4.500 (%25a) hartuko ditu. Beste diru ekarpenetatik 985euro jaso ditugu. Beraz, laguntza eskatzeko premian gaude falta diren 12.427€ lortzeko.

¿Eta hemendik aurrera?

Kanpaina hau bukatzen da (oharra irakurri), baina ereindakoarekin lorpenak etor daitezkela uste dugu. Izan ere kanpainakideak, elkarte sozialak eta sindikalak, lanean jarraitzen dute.

Interesatzen bazaizu:

  • Eskola segregazioari buruzko eztabaidak jarraitzeko twitter kontu hau (@ILP_EInklusiboa) jarrai dezakezu.
  • Posta zerrenda honetan apuntatu ahal zara, Euskadiko eskola segregazioari buruzko hausnarketak eta bisualizazioak garatzeko.

Jarraitu lanean eskola segregazioaren aurka!

Mila esker!